Gizartea -
Nafarroa
Asiako liztor erregina bat topatu dute Tafallako ikastolan
Kezkagarria da aurkikuntza, inoiz ez dutelako halako espezie inbaditzailerik topatu lurraldearen hegoaldean.
Agentziak | Erredakzioa
Garces de los Fayos Tafallako ikastolako langileek Asiako liztor erregina bat (izen zientifikoa: Vespa velutina nigrithorax) topatu eta harrapatu zuten atzo ikastetxeko patioan, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez. Ikastolako beharginetako batek erlezaintza ezagutzak ditu, eta horri esker hartu ahal izan dute liztortzarra.
Asteazkenean ikusi zuten intsektua, ikastolako patioan. Tafallako suhiltzaileak hurbildu ziren, eta eurek akabatu zuten.
Antza, bere zikloaren lehen fasetan zegoen, eta jolastokiaren sarbideetako batean habia egiten hasia zegoen.
Nafarroako Gobernuaren hitzetan, kezkagarria da aurkikuntza, inoiz ez dutelako halako espezie inbaditzailerik atzeman lurraldearen hegoaldean.
Asiako liztorra arin hazi eta hedatzen da udaberrian. Espezie inbaditzailea izanik, habiak desagerraraztea ezinbestekoa da.