Gizartea -

Euskara Nafarroan

Baztango euskara plana baliogabe utzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

UPNren Foru Gobernuak helegitea aurkeztu zuen planaren aurka, eta epaileek onartu egin dute.

Baztango udaletxea, Elizondon. Argazkia: vallebaztan.com
Baztango udaletxea, Elizondon. Argazkia: vallebaztan.com
Baztango udaletxea, Elizondon. Argazkia: vallebaztan.com

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabe utzi du Baztango Udalak 2014ko abuztuan onartutako euskara plana, UPNren Foru Gobernuak garai hartan aurkeztutako helegitea onartu baitu.

Planak euskara lehenestea zuen helburu, eta, besteak beste, honako neurriak aurreikusten zituen: Udalaren webgunean sartzean euskarako bertsioa agertzea lehenik, eta udal langileek herritarrekin hitz egitean lehen hitza euskal hizkuntzan egitea.

Hori horrela, auzitegiak ebatzi du plana "ordenamendu juridikoaren aurkakoa" dela, eta "urratu" egiten duela "foru araua".

"Planean behin eta berriro esaten da herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuko direla, baina euskara baino ez erabiltzea da benetako helburua", esan dute epaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara UPN Nafarroako albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak Baztan albisteak