Gizartea -

Errefuxiatuen drama

EAEk eta Nafarroak 32 errefuxiatu hartuko dituzte hurrengo egunetan

Lehenak Gipuzkoara iritsiko dira, asteazken honetan. Hain zuzen ere, EAEk 18 pertsonari emango die ostatu, eta, Nafarroak, 14ri.

Gaur Greziatik Espainiako Estatura atera diren errefuxiatuetako batzuk.
Gaur Greziatik Espainiako Estatura atera diren errefuxiatuetako batzuk.
Bihar bertan bederatzi errefutxiatu helduko dira Italiatik

1:11

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 18 asilo eskatzaile hartuko ditu hurrengo egunetan, eta, Nafarroak, aldiz 14, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, asteazken honetan, maiatzak 25, Eritreako bederatzi gizon helduko dira Gipuzkoara.

Halaber, astelehenean, maiatzak 30, beste sei pertsona iritsiko dira Gipuzkoara (hiru gizon, bi emakume eta adingabe bat), eta hiru Arabara (emakume bat eta bi adingabe).

Kasu horietan, Greziatik etorriko diren hiru familia siriar izango dira, Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketarako sailburuak azaldu duenez.

Agerraldian, astelehenean zortzi errefuxiatu direla etortzekoak iragarri du, baina, ondoren, Ministerioak zehaztu du bederatzi izango direla, emakume bat erditu berri baita.

Azkenik, Nafarroak 14 pertsona hartuko ditu hurrengo asteko asteazkenean, ekainak 1.

Oro har, errefuxiatu guztiak Greziatik edo Italiatik etorriko dira, asilo eskatzaileak banatzeko europar programaren baitan.

Espainiako Gobernuak bi urtean 18.000 errefuxiatu hartzeko konpromisoa hartu zuen, eta baliteke EAEk horietako guztien % 10i ematea ostatu.

Orain arte, EAEk Eritreako hiru gizon baino ez ditu hartu. Azaroan iritsi ziren.

"Isilpeko errefuxiatuak"

Nolanahi ere, Toñak gogorarazi du Euskadik "beren kabuz" iritsitako 200 errefuxiatu ere hartu diuela.

200 pertsona horiek ihes egin dute gerran dauden hainbat herrialdetatik, europar programetatik at. Horregatik, ez dute errefuxiatu estatus legala.

Eusko Jaurlaritzak esan du "behar izan duten azpiegitura guztiak" eman dizkiela, eta hainbat GKE (Gurutze Gorria, CEAR eta Accem) ari direla horiek artatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Albisteak Nafarroa Eusko Jaurlaritza EAE Espainiako Gobernua bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan Siria gaur