Gizartea -
Epaia
Caixabankek dirua itzuli beharko die Barakaldoko zenbait familiari
Familia bakoitzak 30.000 euro aurreratu zituen kooperatiba baten bitartez babes ofizialeko etxe bat erosteko, baina entrega-epea ez zen errespetatu eta salaketa jarri zuten banketxearen aurka.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Epaitegi batek zigortuta, Caixabankek 626.000 euro itzuli beharko dizkie Barakaldoko zenbait familiari, etxebizitza bat emateko epeak ez errespetatzeagatik.
Aipatu familiek 30.000 euroko bermea ordaindu zuten 2008an, kooperatiba baten bitartez babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko, Barakaldon.
Etxebizitzaren entrega-epea 2011n zegoen ezarrita, baina 2015a arte atzeratu zen. Hori dela eta, zenbait familiek kooperatiba uztea erabaki zuten eta banketxearen kontrako salaketa jarri zuten, aurreratutako dirua berreskuratzeko.
Barakaldoko epaitegiak helegitea onartu du eta Caixabank 626.000 euro eta interesak ordaintzera zigortu du.