Gizartea -
Bizkaiko Auzitegia
Absolbituta, identifikatu ez zen ertzain bati zaplaztekoa emategatik
Ebazpenak dio agenteak kalez jantzita zihoazela eta zirela emakumearen aurrean identifikatu eta, beraz, ezin zuela jakin zaplaztekoa ertzain bati eman ziola.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bere burua identifikatu ez zuen ertzain bati zaplaztekoa emateagatik zazpi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten emakume bati, baina orain Bizkaiko Lurralde Auzitegiak absolbitu egin du.
Gertakariak 2015eko martxoaren 27an jazo ziren. Epaiaren arabera, emakumea edanda zegoen eta, anbulantzian erietxera eramaterakoan, ertzain bati zaplaztekoa eman zion, inolako zauririk eragin gabe.
2015eko azaroan, Bilboko Zigor-arloko 3. epaitegiak zazpi hilabeteko espetxealdia ezarri zion, agenteen aurkako atentatu delitua egotzita.
Alabaina, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak atzera bota du epaia, agenteak kalez jantzita zihoazelako eta ibilgailu ofizialik ez zeramatelako eta, ondorioz, zaplaztekoa ertzain bati eman ziola jakitea ezinezkoa zitzaiola iritzita.
Gainera, ebazpenak dio ertzainak bere buruan osasun-langileen aurrean identifikatu zutela, baina ez emakumearen aurrean.
Hori dela eta, emakumeak jarritako helegitea onartu egin du eta baliorik gabe utzi du bere kontrako zigorra.