Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Ertzaintza, indarkeria matxistaren biktimekiko arretagatik saritua

Barne Sailak, 'Bortxa' zerbitzua eskaintzen die biktimei; polizia-etxearekin zein 900 840 111 telefonoarekin konektatutako sakelako telefonoa ematen die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxe barruko eta emakumeen indarkeriari aurre egiteko Ertzaintzaren protokoloak saritu dute V. Tokiko Administrazioen Modernizazioaren eta Kalitatearen jardunaldietan.

Lehiaketa apirilaren 22an eta 23an izan da Malagan eta Ertzaintzaren sistema, berrogeita hamar proposamenen artean hautatu dute.

Emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko Ertzaintzaren protokoloaren ezaugarri nagusia da giza-erakundekin zein agintari judizialekin etengabe harremanetan daudela.

Horrez gain, Barne Sailak, ''Bortxa'' zerbitzua eskaintzen die biktimei, hau da, polizia-etxearekin zein 900 840 111 telefonoarekin konektatutako sakelako telefonoa ematen die. Halaber, emakumeei informazioa eskaintzen zaie, besteak beste, bere eskubideen ingurukoak eta babes baimen bat lortzeari buruzkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea