Gizartea -
2010eko datuak
22 hildako lau hilabetetan, emakumeen kontrako indarkeria ondorioz
Emakumeen kontrako indarkeria kasuetaz arduratzen den epaileetako batek adierazi duenez, iaz bere Epaitegian zabaldu ziren 800 kausen artean, soilik bat izan zen faltsua.
Erredakzioa
2010 urteko lau hilabetetan 22 lagun hil dira emakumeen kontrako indarkeriaren ondorioz, adierazi du Berdintasun Ministerioak. Horien artean, soilik lauk salaketak jarri zituzten. Datu hau 2008an egon zenaren antzekoa da, baina 2009an lortu ziren datu baikorretik urrun dago, izan ere iaz 12 lagun hil zituzten lehenengo lau hilabetetan. Halaber, Emakumeeganako Indarkeriako zazpigarren epaitegitiko Javier Martinez Derquik "lege baten arrakasta edo porrota hildakoen kopurua aintzat hartuta neurtzea" deitoratu du. Martinezen arabera, "gero eta emakume gehiago dira lehenengo erasoaren ondoren salaketak jartzen dituztenak". Dena den, salaketak bertan behera uzten dituzten kasu "asko" ere daudela adierazi du.
Salaketa faltsuen harira, iaz bere Epaitegian zabaldu ziren 800 kausen artean, soilik bat faltsua izan zela baieztatu du.
Eskumuturreko elektrikoak
Berdintasun Ministerioaren hitzetan, erasotzaileak biktimengandik urrun mantentzeko eskumuturreko elektrikoen % 20a besterik ez dira erabiltzen. Horren harira, eskumuturreko horiek "kasu oso zehatzak konpontzen dituzte" adierazi du Martinezek.