Gizartea -

Hegazkin istripua Nafarroan

Hegazkin txiki bat erori da Arbizun eta hiru bidaiari hil dira

Kirol-hegazkina Portugalen aireratu da eta Akizera (Frantzia) zihoan. Antza, putre batekin egin du talka, lurrera erori aurretik.

Hegazkin txikia erori den tokia. Argazkia: EFE
Hegazkin txikia erori den tokia. Argazkia: EFE
Bi pertsona hil dira Arbizun hegazkin txiki bat lurrera erorita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira arratsalde honetan Arbizun hegazkin txiki bat lurrera erorita, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Lehendabiziko datuen arabera, bi biktima gizonezko bat eta emakumezko bat dira; Portugaletik abiatu dira eta Akizera (Frantzia) zihoazen.

Lekuko batek Radio Euskadin azaldu duenez, kirol-hegazkinak putre bat jo du lurrera erori baino lehen. Guardia Zibilak ikerketa bat abiarazi du istripua nola gertatu den argitzeko.

Nafarroako larrialdi zerbitzuek 18:10 inguruan izan dute ezbeharraren berri. Altsasuko eta Cordovillako suhiltzaileak, Nafarroako Gobernuaren helikopteroa, Foruzaingoan patruilak, guardiako mediku taldea eta anbulantzia bat bertaratu dira ezbeharraren tokira.

Hala ere, ezin izan dute bidaiariak salbatzeko ezer egin. Istripua gertatu eta berehala hil dira. Kirol-hegazkina erabat birrinduta geratu da.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak