Gizartea -
Malariaren kontrako Eguna
Malariak urtero milioi bat heriotza eragiten ditu mundu osoan
Nazioarteko erakundeek aditzera eman dutenez, presazko neurriak hartu ezean heriotza tasaren bilakaerak ez du 2045. urtera arte beherantz egingo.
Erredakzioa
Malaria urtean milioi bat pertsona inguru hiltzen dituen gaixotasuna da, saihestu daitekeen gaixotasuna, hain zuzen ere. Malariaren kontra lan egiten duten erakundeen helburu nagusiak bi dira: gaitzaren aurka borrokatzea eta umeen heriotza-tasa murriztea. Dena den, malariak egungo joera jarraituz gero, helburuok ez dira lortuko 2045.urtera arte.
"Tratamenduan hobekuntzak egon arren eta gaixotasuna azkartasunez diagnostikatu ahal den arren, malariak heriotza eragiten jarraitzen du", esan du Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Malariaren aurkako Eguna dela eta.
Alberto SoteresSave the Children erakundeko zuzendariak diru-laguntzak "nabarmen" handitzeko eskatu die gobernuei, osasunaren hobe beharrez ari diren tratamenduak hornitzeko, malaria kasu. Izan ere, malaria da haurren heriotza-tasa handiaren erantzule nagusienetakoa.
Aurrezaintzea, diagnostikatzea eta gaixotasuna arrakasta osoz tratatzea ezinbestekoa da malaria endemikoa ematen den herrialdeetan. Horretarako beharrezkoa da gizartea kontziente izatea eta malariari aurre egiteko laguntza ekonomikoak jasotzea.