Gizartea -

CANNESKO 69. ZINEMALDIA

Woody Allenek irekiko du Cannesko Zinemaldiaren 69. edizioa

'Café Society' Woody Allen aktore estatubatuarraren azken filmak irekiko du asteazken honetan nazioarteko zinema jaialdi famatua.

Canneseko Zine Jaialdia segurtasun neurri zorrotzekin hasiko da

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Woody Allenen 'Café Society' Jesse Eisenberg eta Kristen Stewart protagonista dituen azken filmak irekiko du Cannesko Nazioarteko 69. Zinemaldia. Aurten, maiatzaren 11tik 22ra arte iraungo du zinema-jaialdiak eta, besteak beste, Pedro Almodóvar zuzendaria izango da bertan.

Allenen pelikula Lumiere antzokian proiektatuko da, lehiaketa ofizialetik kanpo. Aurten 14. aldiz parte hartuko du aktore, zuzendari, gidoilari, idazle, umorista eta musikari estatubatuarrak Cannesen lehiaketatik kanpo.

George Miller zuzendari australiarra izango da 69. edizio honetan jaialdiko epaimahaiaren buru, eta, besteak beste, Arnaud Desplechin zuzendariak, Kirsten Dunst aktoreak, Valeria Golino aktore eta zuzendariak, eta Mads Mikkelsen aktoreak osatuko dute epaimahaia.

Zinema munduko pertsona horiek aukeratuko dute jaialdiko pelikula onena, eta, beraz, Urrezko Palma nork eramango duen. Bitxikeria moduan, Cannesko kartel ofiziala Jean Luc-Godard zuzendaria omentzeko egin dute aurten, izan ere, haren pelikula bateko fotogrametan oinarrituta diseinatu zuten.

Bestalde, Pedro Almodovarren “Julieta” pelikula maiatzaren 17an proiektatuko da. Cannesen proiektatzen duen bosgarren pelikula izango da, beste hauekin lehiatu baita aurretik: 'Todo sobre mi madre' (1999), 'Volver' (2006), 'Los abrazos rotos' (2009) eta 'La piel que habito' (2011).

Almodovarren lanarekin batera, besteak beste, honako pelikula hauek lehiatuko dira aurten: 'The neon demon',  'Elle', 'Sieranevada', 'The last face', 'Agassi', 'Loving', 'Bacalaureat', 'Ma' rosa', 'I, Daniel Blake' eta 'Mal de Pierres'.

Beste izen esanguratsu bat aipatzearren, Albert Serra zuzendariarena nabarmendu daiteke. Serra jaialdiraren Special Screenings sailean lehiatuko da, 'La muerte de Luis XIV' filmarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Zinema estrenaldiak Azken kultur albisteak Gaurko azken orduko albistea