Gizartea -

Nafarroan

34 urteko txirrindulari bat larri, Eugiko baso-bide batean jausita

Istripua izan duen gizonaren lagun batek deitu dio, ostegun arratsaldeko lehen orduan, SOS Navarrari. Zauritua ospitaleratuta dago.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko txirrindulari bat larri zauritu da Eugitik gertu, Esteribarren (Nafarroa), baso-bide batean erorikoa izanda.

Istripua jasan duen gizonaren lagun batek deitu du 112 telefonora, alegia, SOS Navarrara, jazotakoaren berri emateko; hala eman du jakitera Nafarroako Gobernuak prentsa-ohar batean.

Erreskate-taldeak eta laguntza-zerbitzuak ezin ziren istripuaren lekura heldu, horretarako oztopo handiak zeudelako, eta, ondorioz, Nafarroako Gobernuaren helikoptero bat bertaratu da. Guardia Zibileko kide batzuk zihoazen barruan.

Helikopteroak Eugiko frontoira eraman du zauritua, eta bertan beste helikoptero bat zegoen zain; azken horrek eraman du txirrindularia Nafarroako Ospitalera.

Eugin guardia egiten ari zen ekipo medikoa ere joan da laguntzera, bai eta suhiltzaileak eta Foru Polizia. Bertako baso-guardek ere laguntza eman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Albisteak Nafarroa Nafarroako Gobernua berriak