Gizartea -
Gertakaria
Guardia zibil batek ustez gizon bat hil du trafiko eztabaida batean
Guardia zibilak ustez tiroka hil du beste gizon bat A-3 errepidean, Valentziarako bidean, trafiko eztabaida batean.
agentziak | erredakzioa
31 urteko guardia zibil bat atxilotu dute gaur A-3 errepidean, Valentziarako bidean, trafiko eztabaida batean gizon bat hil izana egotzita.
Guardia Zibileko eta 112 zerbitzuko iturriek jakitera eman dutenez, hilketa 07:30 aldera izan da, aipatu errepidearen 67. kilometroan, Funtidueña de Tajo herrian.
Dirudienez, ustezko hiltzailea Quintanar de la Orden Toledoko udalerrian lan egiten duen guardia zibil bat da, eta probintzia bereko Illescas herrian bizi den 39 urteko marokoar bat hil omen du tiroka, autobia erdian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea