Gizartea -
Gertakaria
Orkatz bat harrapatu dute Iruñean
Ezbeharra asteburuan jazo da, Nafarroa etorbidean.
Agentziak | Erredakzioa
Ibilgailu batek orkatz bat harrapatu du asteburuan Iruñean, Nafarroa etorbidean, Udaltzaingoak jakitera emandakoaren arabera.
Azkenaldian horrelako istripu asko eragin dituzte animalia horiek. Joan den astean, antzeko hiru ezbehar izan ziren Nafarroako errepideetan: Arren, Fiteron eta Vianan.
Foruzaingoak gogoratu duenez, 2014ko araudia moldatu ostean, gidaria da ezbeharraren azken erantzulea, eta arrisku orotarako asegurua izan ezean, berak egin beharko die aurre kalte guztiei.
Hori dela eta, aseguru-polizan lapurreta, beira, sute eta kalte pertsonalen bermeak kontratatzen diren moduan, animalien harrapaketen ondorioz sortu daitezkeen kalteei aurre egiteko estaldura ere kontratatzeko aholkatu du.
Halaber, horrelako istripurik izanez gero, 112-SOS Nafarroa zerbitzura deitzeko eskatu du Foruzaingoak.