Gizartea -

Jazoera

Bi atxilotu Iruñean, beste bati jipoia emateagatik

Eztabaida batekin hasi zena borroka bihurtu zen, eta bertan atxilotutako biek astindua eman zioten hirugarren gizonezko bati.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikote bat (43 eta 45 urte dituzten G.T.Z. eta V.M.D.S) atxilotu dute Iruñean, ustezko lesio-delitu bana egotzita, eztabaida baten ostean gizonezko bati jipoia emateagatik taberna baten kanpoaldean. Azken hori ospitalera eraman behar izan zuten, eta hari ere lesio-delitu txikia.

Foru Poliziak gaur ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, gertaera asteazken gauean jazo zen, Milagrosa auzoko aisialdiko lokal baten kanpoaldean. Lekukoen esanetan, G.T.Z. eta V.M.D.S. tabernatik atera ziren eta, une horretan, V.M.S.F.-rekin (43 urteko iruindar bat) eztabaidatzen hasi ziren, aurretik taberna barruan elkarrekin egin ostean.

Eztabaida borroka bihurtu zen, eta bi atxilotuek hirugarrena jipoitu zuten, eta anbulantziaz eraman behar izan zuten Nafarroa Ospitalera.

Osasun arreta jaso eta gero, salaketa jarri zuen Foru Poliziaren polizia-etxean. Bere aldetik, atxilotutako bikoteak beste salaketa bat jarri zuen zaurituaren aurka. Salaketa horretan zauriak jasan zituztela zioten, arinak izan arren.

Ikerketaren ondorioz eta lekukoen testigantzarekin, poliziak G.T.Z. eta V.M.D.S. atxilotu zituen ustezko lesio-delitu bana egotzita, eta V.M.S.F.-ri lesio-delitu arinagoa egotzi zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea