Gizartea -

Arrantza

Pasaia parean arrantzan ari zen ontzi bateko kide bat hil da

Antza denez, ondoezik sentitu da eta bihotzekoa izan du. Itsas Salbamenduko ontzi batek Pasaiako portura eraman du, baina bidean hil da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Cofradia de Persebellos' arrantza ontziko tripulazioko 52 urteko gizonezko bat hil da bart Pasaian, antza denez, bihotzeko arazoren bat izan ostean. Aipaturiko itsasontzia Pasaiako kosta parean arrantzan ari zen, eta Itsas Salbamenduko ontzi batek Pasaiako portura eraman du ondoezik sentitu eta gero.

Itsas Salbamenduko iturriek jakinarazi dutenez, 'Cofradia de Persebellos' arrantza ontziko kideek 04:30 aldera jakinarazi diote eskifaiako kide bat ondoezik zegoela.

Itsas Salbamenduko 'Orion' ontzia 'Cofradia de Persebellos' arrantza ontzia zegoen tokira joan da, gizona hartu eta Pasaiako portura eramateko.

Dena den, eta hura suspertzeko ahaleginak egin badituzte ere, 'Orion' ontzian bertan hil da, Pasaiako portura bidean zihoala.

Gorpua Itsas Salbamenduko ontzian egongo da, epaileak hura eramateko baimena eman arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Gipuzkoa Pasaia argazkiak Eguneko albisteak Arrantza