Gizartea -
Desagertzea
Onik aurkitu dute atzo arratsaldetik Tafallan bila zebiltzan gizona
Atzo arratsaldetik desagertuta zegoen 80 urteko gizonezkoa Tafalla iparraldeko ortu gune batean aurkitu dute.
Agentziak | Erredakzioa
SOS Nafarroak zuzentzen duen bilaketa-taldeak Tafallatik gertu dagoen paraje batean aurkitu du gaur goizean atzo arratsaldetik desagertuta zegoen 80 urteko gizonezkoa. Itxuraz, onik zegoen.
Desagertutakoa Tafallako San Francisco Javier zahar-etxean bizi zen, eta bertako arduradunak arratsaldeko zortzietan ohartu ziren ez zegoela, afaltzera joan ez zenean.
Zahar-etxetik eta inguruetatik bilatzen saiatu ostean, SOS Nafarroari eman zioten abisua. Har bilaketa-lanak jarri zituen martxan, eta gauean zehar Tafallaltik gertu dauden bideak eta ortu inguruak arakatu ditu.
Gaur goizean bilaketa-taldea areagotu egin dute, eta 9:30ak aldera Foruzaingoko patruila batek aurkitu du, itxura denez onik, Tafalla iparraldeko ortu gune batean.
Herriko Osasun Zentrora eraman dute, eta bertan medikuek artatu dute.