Gizartea -
Bilaketa lanak
Dagoeneko 6 dira Tenerifen eraitsitako eraikinean hildakoak
Azken orduotan erreskate taldeek hiru gorpu atera dituzte hondakinen artetik. Falta den bizilagun baten bila ari dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Suhiltzaileek eta Larrialdietarako taldeek bi gizonezkoren gorpuak erreskatatu dituzte ostegunean Tenerifeko Aroña herrian behera erori zen eraikinetik.
Azken orduotan erreskate taldeek hiru gorpu atera dituzte hondakinen artetik. Horrenbestez, dagoeneko sei dira hildakoak. Dena den, falta den bizilagun baten bila jarraitzen dute.
Zaurituei dagokienez, horietako bik ospitaleratuta segitzen dute, traumatismoak tarteko.
Bien bitartean, hondakinak kentzen eta falta diren bi bizilagunak bilatzen ari dira. Halaber, hainbat makina eraman dituzte gertaeraren tokira zutik geratu den eraikin zatia egonkortzeko eta, ahal den neurrian, lanean ari direnen segurtasuna bermatzeko.