Gizartea -

Bizkaian

Gizon bat atxilotu dute Muskizen gazte bati labanaz eraso ostean

63 urteko erasotzaileak eztabaida izan zuen aurreko egunean Muskizeko tren geltokian eta, hurrengo egunean, labanaz eraso egin zion 19 urteko gazteari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 63 urteko gizon bat atxilotu du Muskizen 19 urteko gazte bati hainbat aldiz labana batez eraso ostean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Erasoa Muskizeko tren geltokian gertatu zen atzo 07:30 aldera. Gizon batek gazte bati eraso egin zion arma zuri batekin eta ondorioz gaztea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten; gazteak ospitalean jarraitzen du.

Erasotzaileak eztabaida izan zuen aurreko egunean tren geltoki berdinean eta oinez ihes egin zuen trenbidetik erasoaren ostean.

Lekukoen azalpenei esker lortu dute ertzainek erasotzailea atxilotzea. Gizona kalean zegoen Muskizen atxilotu dutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Muskiz bideoak Gizartea