Gizartea -
Hilketa
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, mutil-laguna hiltzea leporatuta
Gizonak orain dela bi hilabete hil zuen laguna jeloskor zegoelako. Poliziak orain argitu ditu hilketaren nondik norakoak eta gizona atxilotu du.
Agentziak | Erredakzioa
Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du gaur Madrilen mutil-laguna hiltzea leporatuta. Jeloskor omen zegoelako hil zuen orain dela bi hilabete, Poliziaren Goi-Ordezkaritzak gaur jakinarazi duenez.
Joan den otsailaren 3an gertatu zen orain argitu den hilketa, Madrilgo Alcalde Sainz de Baranda kaleko etxe batean; bertan aurkitu zuten buruan kolpe anitz zituen Ekuadorreko 41 urteko gizonaren gorpua.
Ikerketa ugariren ostean, hiltzailea bikotekidea izan zela argitu du Poliziak. Ustezko hiltzailea kartzelan sartu dute dagoeneko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea