Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat hil dute Benidormen eta haren bikotekidea atxilotu dute

Ustezko hiltzaileak tratu txarrengatik bi salaketa zituen. Ospitalera eraman dute, garondoan zauria zuelako. Bere buruaz beste egiten saiatu den ikertzen ari dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil dute gaur labankadaz Benidormen eta haren bikotekidea atxilotu egin dute ondoren, EFE albiste-agentziak jakinarazi duenez. Biktimak 48 urte zituen eta ustezko hiltzaileak 49 urte ditu.

Biktima, jatorriz, argentinarra da. Gertakariak 13:00ak inguruan jazo dira, Las Flores izeneko kaleko etxebizitza batean. Emakumezkoa bularrean eta lepoan sastatu dute. Haren alabak topatu du hilotza etxera heltzean eta Polizia ohartarazi du.

Ustezko erasotzailea etxean zegoen, Polizia bertaratu denean. Ospitalera eraman dute, atxilotuta, garondoan zauria zuelako eta antsietate krisiak jota zegoelako.

Bere buruaz beste egiten saiatu den ikertzen ari dira.

Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, gizonezkoak bi salaketa zituen tratu txarrengatik: bata, 2010eko uztailekoa, eta bestea, 2014ko abendukoa. Lehendabiziko artxibatu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Tratu txarrak gaur Eguneko albisteak