Gizartea -

Ondarroan

Dagoeneko 90.000 metro kubiko lur mugitu dituzte Kamiñaldeko lanetan

Apirilaren 16an San Ignazio kaleko bizilagunek behar dituzten gauzak hartzera sartzeko ahalegina egingo du Ondarroako Udalak.

Kamiñaldeko lur-jausia Ondarroan. EFE.
Kamiñaldeko lur-jausia Ondarroan. EFE.
Kamiñaldeko lur-jausia Ondarroan. EFE.

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamiñaldeko lanak aurrera jarraitzen dute, Ondarroan. Dagoeneko 90.000 metro kubiko lur mugitu dute bertan lanean ari diren makinek.

Ildo horretan, barikuan, 17:00etan, portuko Kofradian lanei eta egoerari buruzko informazioa emateko bilera izango dela jakinarazi du Ondarroako Udalak. Bilera herritar guztientzako zabalik egongo da.

San Ignazio kaleko etxeetara sartzeko baimena

Bestalde, apirilaren 16an, zapatuan, San Ignazio kaleko bizilagunek behar dituzten gauzak hartzera sartzeko ahalegina egingo du Ondarroako Udalak. Bizilagunen segurtasuna bermatzen bada, goizez eta arratsaldez bizilagunak etxeetan sartzeko txandak antolatuko ditu udalak.

Orain arte egin bezala zapatuan ere segurtasun irizpideak jarraitu beharko dituzte bizilagunek. Hori horrela izanda, barikuan egingo den bileran bizilagun bakoitzari jarraitu beharreko protokoloaren berri emango zaio. Horretaz gain, bizilagun bakoitzari ordutegi zehatz bat emango zaio eta gauzak hartzera nondik sartu beharko diren ere azalduko zaie.

Udalak azpimarratu duenez, mendiaren egoera okerrera badoa, aldaketak egon daitezke.

Ondarroako Udalak etxebizitza hutsen katalogoa osatu du

Iragan martxoaren hasiera aldera gertaturiko lur mugimenduen ondorioz etxetik irten behar izan duten 176 familien beharrak ikusita, Ondarroako Udala Gaindegiarekin -Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako Behategia- jarri zen harremanetan etxebizitza hutsen inguruko azterketa egiteko. Azterketaren emaitzen arabera, 203 etxebizitza huts daude Ondarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa argazkiak Eguneko albisteak Harri-jausiak