Gizartea -
Erasoa
Movistarreko lokal eta Kutxabankeko bulego bati eraso diete, Zornotzan
Lehergailu su-eragileak jaurti dituzte gauerdian Zornotzan, Movistarreko eta Kutxabankeko bi lokaletara.
Agentziak
Lehergailu su-eragileak jaurti dituzte gauerdian Zornotzan, Movistarreko eta Kutxabankeko bi bulegoetara.
Movistar eta Kutxanbank konpainietako bi bulegori eraso diete gauerdian Zornotzan, lehergailu su-eragileak jaurtita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Telefono konpainiako enpresaren bulegoak kalteak jasan ditu aurrealdean eta sarrerako atean eta Kutxabankeko bulegoak ere kalteak izan ditu diru ateratzeko makina batean eta sarrerako atean.
Lehergailu su-eragileak aurkitu dituzte erasoaren tokian eta orain jasotakoa aztertzen ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea