Gizartea -
Somalian
Euskal atunketari bateko bi zaindari hilda, elkarri tiro emanda
'Txorri Gorri' atunketariko segurtasun zaindari batek beste zaindari bat hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren.
Agentziak
'Txori Gorri' atunketarian lanean ari zen 'Seguriberica' segurtasun pribatuko enpresako segurtasun zaindari batek lankide bat hil du tiroz eta bere buruaz beste egin du gero, Somaliako kostatik gertu, Seychelleak uharteetako uretan.
'Txorri Gorri'ko zaindarietako batek tiro egin dio beste bati, ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, eta itsasontziko geletako batean gotortu ondoren bere buruaz beste egin du.
Inpesca enpresa bermeotarraren itsasontzia gaur iritsiko da portura. 2009an sinatu zuten kontratua segurtasun enpresa horrekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea