Gizartea -
Bizkaiko Lurralde-auzitegia
Bilboko bi etxetan baimenik gabe bizi zen bikote bat zigortu dute
Hala ere, bikoteak aurkeztutako helegitearen zati bat onartu eta lapurreta eta kalte delituengatik absolbitu ditu Lurralde-auzitegiak.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Udal Etxebizitzetan baimenik gabe sartu zen bikote bati ezarritako zigorra berretsi du Bizkaiko Lurralde-auzitegiak. Bi etxetan hilabeteak eman zituzten zigortuek.
Gai penaletarako Bilboko 3. Epaitegiak ezarritako zigorra berretsi du Auzitegiak sententzian. Hala, bi delituengatik hiru hilabetetan zehar sei euro egunean ordaindu beharko dituzte zigortuek.
2013ko urtarrilaren 31n akusatuek hutsik zegoen etxe bateko atearen sarraila bortxatu zuten eta etxebizitzan sartu ziren. 2014ko urtarrilaren 23ra arte bizi izan ziren bertan.
Egun horretan bertan, beste etxe batean sartu ziren. 2014ko otsailaren 25era arte bizi izan ziren bertan.
Lapurretagatik eta kalteengatik, absolbituak
Hasiera betan, biek lehenengo etxebizitzan 2.586 euroko kalteak egin zituztela frogatutzat jo zuen gai penaletarako epaitegiak. Bitrozeramika, garbigailu eta suburu bat eraman omen zituzten. Era berean, bigarren etxean 4.389 euroko kalteak leporatu zizkien epaitegiak.
Hala ere, helegitearen zati bat onartu eta lapurreta eta kalte delituengatik absolbitu ditu Lurralde-auzitegiak, froga nahikorik ez dagoelako.