Gizartea -
Aldundia
1.080 umek lekua izango dute aurten Gipuzkoako udalekuetan
Izena aurretik emateko epea apirilaren 12an bukatuko da eta zozketa apirilaren 18an egingo dute. Apirilaren 19tik 28ra bitartean behin betiko izena emateko epea izango dute familiek.
Agentziak | Erredakzioa
Udalekuetan 1.080 toki eskaintzen ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak, horietatik % 5 Hezkuntza Beharrizan Bereziak dituzten umeentzako izango dira.
Foru erakundeak jakitera eman duenez, aurreko edizioetan bezalaxe, eskaera mugikorren bidez egiteko aukera emango dute, eta berritasun nagusia izena ‘online’ behin betiko emateko aukera izango da.
Gainera, aurten robotikaren gaia landuko duen txanda berri bat antolatu dute. Hala, Lego Mindstorms EV3ren bidez robotak programatzeko tailerrak izango dira Orioko Txurruka gazte-aterpetxean. 12 eta 13 urteko haurrek parte hartu ahal izango dute.
Izena aurretik emateko epea apirilaren 12an bukatuko da eta zozketa apirilaren 18an egingo dute. Apirilaren 19tik 28ra bitartean behin betiko izena emateko epea izango dute familiek. Udalekuak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako instalazioetan izango dira.