Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gaur hasiko dira epaitzen Mungian ustez emakume bat hil zuen gizona
Herri-epaimahaiaren aukeraketarekin hasiko da, eta hiru egun iraungo du. Fiskaltzak 16 urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatzen du ustez bikotekide ohia hil zuen gizonaren aurka.
agentziak | erredakzioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia gizon bat epaitzen hasiko da gaur 2014ko martxoaren 17an Mungian bikotekide ohia kable batekin itota hiltzea egotzita. Fiskaltzak 16 urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatzen du homizidioa eta bizilekua bortxatzea leporatuta.
Gaur hasiko da epaiketa, herri-epaimahaiaren aukeraketarekin, eta hiru egun iraungo du.
Ministerio publikoak akusazioan azaltzen duenez, 2014ko martxoaren 17ko 09:00etan, akusatua, "bikotekide ohia hiltzeko asmoarekin", biktimaren etxebizitzara joan zen, Mungiako Iturribide kalean.
Bertan, bikotekide ohiaren nahiaren kontra, etxebizitzan sartu zen, aurretik zituen giltza batzuk erabilita. Etxean sartu zenean, biktimaren logelara jo zuen. Han, emakumea oihuka hasi zen, eta erasotzaileak ileko plantxen kablearekin itota hil zuen emakumea, Fiskaltzaren arabera betiere. Ondoren, gizonak alde egin zuen.
Fiskaltzak 15 urteko kartzela-zigorra eskatzen du homizidioagatik, eta urte eta erdikoa bizilekua bortxatzeagatik.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.