Gizartea -

Adierazpen polemikoak

Aita Santuaren ondokoak homosexualitatearekin lotu du pedofilia

Tarcisio Bertone kardinal eta Vatikanoaren Estatu idazkariak esan du Elizan agertu diren adin txikikoen kontrako abusuek ez dutela zerikusirik zelibatoarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tarcisio Bertone kardinal eta Vatikanoaren Estatu idazkariak atzo adierazi zuenez, Elizaren baitan izandako adin txikikoen kontrako sexu gehiegikeria kasuek ez dute zerikusirik zelibatoarekin, eta horrelako ekintzak homosexualitatearekin lotuta daude.

"Psikologo askok frogatu dute ez dagoela harremanik zelibatoaren eta pedofiliaren artean, baina beste askok frogatu dute, niri esan didatenez, homosexualitatea eta pedofilia lotuta daudela", adierazi du Txilen egiten ari den bisitan Vatikanoaren ''bigarrenak''.

Bertonek prentsaurreko batean azaldu duenez, Benedikto XVI.a Aita Santuak neurri berriak hartuko ditu azken asteotako salaketei aurre egiteko.

Kardinalak esan du pedofiliak "pertsonen kategoria guztiei" eragiten diela eta, "hein txikiago batean", apaizei. Hala ere, jarrera hori "oso larria" eta "gaitzesgarria" dela berretsi du.

"Ez dugu isilarazi nahi, baina kanpaina hau amaitzea nahi dugu", gaineratu du, Vatikanoak Interneten sexu-gehiegikeriak salatzeko gida bat argitaratu duen egun berean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea