Gizartea -

Espediente-zigortzailea

Bilboko Udalak isuna jarriko dio Errekaldeko gaztetxeari

Joan den larunbatean kontzertuak egin ziren Errekaldeko gaztetxean, Udalaren arabera, lokalak horretarako baldintzak betetzen ez dituen arren.

Pablo Hasel, larunbatean Errekalden presoen eskubideen alde egindako manifestazioan. Argazkia: EFE
Pablo Hasel, larunbatean Errekalden presoen eskubideen alde egindako manifestazioan. Argazkia: EFE
Pablo Hasel, larunbatean Errekalden presoen eskubideen alde egindako manifestazioan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak espediente-zigortzailea irekiko dio Errekaldeko gaztetxeari, kontzertuak egiteagatik.

Joan den astean Udalak ohar bidez jakinarazi zien gaztetxeko arduradunei pabilioi horretan kontzertuak egitea debekatuta zegoela, lokalak horretarako baldintzak betetzen ez dituelako.

Hala ere, kontzertuak egin egin ziren. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta, Habebus Papam, Vomitando Desperdizios eta Pablo Hasel rap-kantaria aritu ziren Errekalden.

Gauzak horrela, Bilboko Udalak iragarri du espediente-zigortzailea irekiko duela Errekaldeko gaztetxearen aurka.

Datozen egunetan, Udaltzaingoak egindako txostena oinarritu hartuta, egindako araudi-urraketaren larritasuna aztertu eta ezarri beharreko zigorra erabakiko dute.

Aipatzekoa da Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak aipatu kontzertuak debekatzea eskatu ziola Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Gazteak azken ordukoa