Gizartea -
Gertaera
Bi arrantzale ospitaleratu dituzte, Pasaian itsasora erori ostean
Gertaera 14:00aldera jazo da. Ordu horretan arrantza egiten zeuden 25 eta 26 urteko bi gazte itsasora erori dira olatuen eraginez.
Agentziak | Erredakzioa
Bi gazte Donostia Ospitalera eraman dituzte hipotermiak jota eta zenbait kolperekin , Pasaiako portuko bokalean arrantza egiten ari zirenean uretara erori eta gero. Hala eman dute jakitera Segurtasun Sailak eta Suhiltzaileek.
Aipatutako iturrien arabera, gertaera 14:00ak inguruan jazo da, Pasaiako puntagunean, olatuek 25 eta 26 urteko bi arrantzaleak itsasora erorarazi dituztenean.
Bietako bat bere kabuz atera da uretatik, harkaitz batzuetara helduta; besteak, berriz, ingurutik zebilen itsasontzi batek erreskatatu du.
Bata zein bestea ospitalera eraman dituzte, portuan artatu ondoren.