Gizartea -

Pazko igandea

Errefuxiatuak baztertzea gaitzetsi eta bakea eskatu du aita santuak

San Petri balkoira igota, Pazko igandeko mezua irakurri du eta 'Urbi et Orbi' bedeinkazioa eman du.

Pazko igandeko meza Vatikanoan. Argazkia: EiTB
Pazko igandeko meza Vatikanoan. Argazkia: EiTB
Berpizkunde igandeko meza, San Petri Vatikanokoan

1:03

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santua atsekabetuta mintzatu da gaur, etorkinek eta errefuxiatuek beren bidean heriotza aurkitzen dutelako edo, asko jota, harrera egin edota laguntza eskaini diezaieken horien bazterketa pairatzen dutelako.

San Petri basilikako balkoira igota, Pazko igandeko mezua irakurri du eta "Urbi eta Orbi" bedeinkazioa eman du. Errefuxiatuei dagokienez, etorkizun hobea bilatzen duten pertsona horiek hartzea defendatu du aita santuak.

"Geroz eta gehiago dira gerratik, gosetetik, pobreziatik eta gizarte bidegabekeriatik ihesi datozen etorkinak eta errefuxiatuak", azpimarratu du.

Krisi humanitarioaz datorren maiatzaren 26an eta 27an Turkian egingo den goi-bilera ere hizpide izan du eta zentroan pertsona eta haren duintasuna jartzeko eskatu du. Gaineratu duenez, gatazken edota larrialdi egoeren biktima diren horiei laguntzeko eta babesa emateko politikak garatu behar dira, bereziki, egoera ahulenean daudenak eta etnia edota erlijio arrazoiengatik jazarpena pairatzen dutenak babesteko eta laguntzeko.

Bestalde, kontsolamendua eskatu du fedea izateagatik eta Kristorekiko leial izateagatik jarraituak diren horientzat eta baita itxaropena eta bizitzeko gogoa galdu dutenei, bakarrik sentitzen diren adinekoei eta etorkizunik ez dutela sentitzen duten gazteei.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Aita santua bideoak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan bideoak