Gizartea -
Jazoera
Hanka apurturik zeukan pertsona bat erreskatatu dute Legazpin
Ezbeharra izan duen pertsona 71 urteko urretxuar bat da, eta Legazpiko Brinkola auzoko baserrigune batean zegoen.
Agentziak | Erredakzioa
Suhiltzaileek 71 urteko urretxuar bat erreskatatu behar izan dute Legazpiko Brinkola auzotik, erorikoa izan eta hanka hautsi ostean. Hala jakinarazi du Segurtasun Sailak.
Ezbeharra arratsaldeko 16:00ak aldera jazo da, eta Ertzaintza, Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu behar izan dira. Zauritua zegoen lekura iristeko zailtasunen aurrean, Suhiltzaileak traktore batez baliatu behar izan dira zauritua anbulantziara arte eramateko; ondoren, Zumarragako ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea