Gizartea -
'The NY Times'en erreportajea
Adiskidetasuna da euskal sukaldaritzaren arrakastaren gakoa
AEBko egunkaria Arzak, Aduriz eta Atxa sukaldariekin mintzatu da euren izen onaren zergatiak topatu nahian.
E.G | eitb.eus
Zergatik da goi mailako euskal sukaldaritza mundu guztian ezagun? Zergatik du Donostiak biztanleko Michelin izar gehien Europan? The New York Times egunkariaren arabera, sukaldarien artean izan den eta dagoen adiskidetasun eta elkartasuna izan da giltzarri.
Euskal sukaldaritza berria aztergai, erreportaje zabala egin du Raphael Minder AEBko egunkariak Espainiako Estatuan eta Portugalen duen berriemaileak. Artikuluan Juan Mari Arzak, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana maisuen adierazpenak eta gogoetak bildu ditu kazetariak. Hain justu, Subijanak eman dio arrakastaren giltzetako bat: "Euskal sukaldaritza hazteko errelebo-lasterketa batean bezala funtzionatu behar genuela ulertu genuen". Lankidetza eta elkartasun horren adierazle da Andoni Luis Aduriz sukaldaria ere. Haren esanetan, bere lankideei esker, hilabete gutxitan zabaldu zuen berriro Mugaritz jatetxea (sute batek sukaldearen zati bat kiskali zuen 2010ean).
Bestalde, Eneko Atxa sukaldariak edota Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerren zuzendariak euskal sukaldaritzaren oraina eta geroa aztertu dute erreportajean.
Euskal mugetatik kanpo, euskal kideen lan ona goraipatzen dute Joan Roca eta Jose Avillez Kataluniako eta Portugalgo sukaldari ezagunek.