Gizartea -
Europako azpiordezkaritza
Leioako Neutroien Iturriak 130 enplegu sortuko ditu
Teknologien ikerketa, garapena, diseinua eta fabrikazioa izango dira Europako Neutroi Espalazio Iturriaren azpiordezkaritzaren egitekoak "epe laburrera".
Erredakzioa
130 zuzeneko enplegu eta horien eraginez sortutako beste 60 enplegu sortzea espero du Eusko Jaurlaritzak Europako Neutroi Espalazio Iturriaren (ESS) Bizkaiko azpiordezkaritzan, Leioako Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) parke zientifikoan.
Teknologien ikerketa, garapena, diseinua eta fabrikazioa izango dira Europako Neutroi Espalazio Iturriaren azpiordezkaritzaren egitekoak "epe laburrera".
Bernabe Unda Industria sailburuak (EAJ alderdiaren galderari erantzunez) azaldu duenez, otsailean Eusko Jaurlaritzak kredituetan adostutako 90 milioi euroak Leioako parke zientifikoa sortzeko bideratuko dira.
Ikerketa zentroa
Bizkaiko azpiordezkaritzaren helburua ESSko osagaien ikerketa, garapena, diseinua eta fabrikazioa izango da.
Era berean, sektoreko industriaren pizgarria izango da eta arreta berezia jarriko du osagai zientifikoen garapenean.
Hori horrela, Bilboko ESSk 130 enplegu sortuko dituela uste dute.