Gizartea -
Jaurlaritza
Genero-indarkeriaren biktimak babesteko laguntza indarrean sartu da
Biktimei laguntza eta babesa ematea helburu duten Euskal Autonomi Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarte orok izango dute laguntzak eskatzeko aukera.
Erredakzioa
Genero-indarkeriaren biktimei babesa ematen dieten erakundeek 400.000 euroko diru-laguntzak jasotzeko agindua indarrean sartu da gaur. EAEko erakunde guztiek izango dute laguntzak eskatzeko aukera, beti ere biktimei laguntza eta babesa ematea helburu dutenean.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei sorospena emateko abiatzen dituzten ekintzak burutzen jarraitu dezaten, erakunde eta elkarte hauek 2010ean zehar lortu ahalko dituzten diru-laguntzak zehazten dituen Herrizaingo Sailburuaren Agindua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 16an.
Biktimei laguntza eta babesa ematea helburu duten Euskal Autonomi Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarte orok izango dute laguntzak eskatzeko aukera.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza, babesa, sorospena (juridikoa, psikologikoa edota soziala dela ere) ematea bide dutenak izango dira gehienbat diru-laguntzekin aurrera eraman ahalko diren ekimenak.2010ean zehar guztira 400.000 euro banatuko dira diru-laguntzatan.
Eskabide bakoitzaren balioaren araberakoak izango dira beti ere eta laguntzek gehienez proiektuaren guztizko balioaren %75ekoak izango dira. Diru-laguntzak jasotzeko eskaerak eta beharrezko bestelako agiriak Herrizaingo Sailaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzan lortu ahalko dira.