Gizartea -
Ondarroan
Santa Clara fabrikaren ingurua itxi dute, amoniako usainagatik
Suhiltzaileak atzo bi langile hil ziren Ondarroako lantegira itzuli dira balizko amoniako ihes horren jatorria aurkitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larrialdi zerbitzuek Ondarroako Santa Clara izotz fabrikaren ingurua itxi dute, amoniako usainagatik.
Suhiltzaileak Ondarroako portura itzuli dira gaur goizean, atzo bi langile hil ziren lantegian amoniako usain handia zegoelako berriz ere.
Ondarroako Udaleko iturriek baieztatu dutenez, suhiltzaileak balizko amoniako ihes horren jatorria non dagoen aurkitu nahian ari dira.
Hainbat lekukok Ondarroako portuan amoniako usain handia zegoela ohartarazi dute. Bi langile hil ziren atzo arratsaldean Ondarroan, izotz lantegi batean jazotako amoniako eztanda baten ondorioz. Eztanda konpresore batean gertatu zen eta, horren ondorioz, amoniako isuria ere jazo zen eta suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten.