Gizartea -

Oporren amaiera

Arazorik gabe bukatu da Itzulera Operazioa Euskadin

Gipuzkoan asteartea arte luzatuko dute operazioa. Arazo gehien izan dituzten puntuak Muskiz, Donostia, Baiona, Villabona eta Briviesca izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaueko 22:00etan bukatu da Aste Santuko oporren Itzulera Operazioa Euskadiko errepideetan. Zirkulazio dentsitatea altua izan bada ere, ez da arazo handirik edota auto-ilara luzerik izan arratsaldean zehar. Arazo gehien izan dituzten puntuak Muskiz, Donostia (A-8an biak), Baiona (A-63), Villabona (A-15) eta Briviesca (AP-1) izan dira.

Gipuzkoan, mugako zirkulazioa dela-eta, asteartera arte luzatuko dute operazioa. A-8 autobidea Donostiako saihesbidearen parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea