Gizartea -
Trafikoa
Lau lagun zauritu dira Oiartzunen, bi autoren arteko istripuan
Istripua GI-636 errepidean gertatu da Errenteriako noranzkoan. Lau zaurituetako hiru suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
EITB.EUS
Lau pertsona zauritu dira Oiartzunen, bi autok aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dioenez.
Istripua 05:50ean gertatuta da GI-636 errepidean, Errenteriako noranzkoan.
Ezbeharraren eraginez, lau zaurituetako hiru auto barruan harrapatuta gelditu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Ondoren, lau zaurituak Donostiako eta Bidasoako ospitaleetara eraman dituzte.
Errepidea bi ordu inguruz erabat itxita egon bada ere, 07:45ak aldera zabaldu dute. Errepidea itxita egon den bitartean, zirkulazioa Lanbarrengo industrialdetik barrena bideratu dute.