Gizartea -
Lur-jausia
Beste 97 familia ebakuatu dituzte Ondarroan, luizi baten ondorioz
Asteartean, 84 familia ebakuatu behar izan zituzten. Lur-jausi berriak kalteak egin ditu jada hustuta zegoen eraikin batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ondarroako (Bizkaia) Udalak beste 97 familia etxetik ateratzea agindu du, gaur arratsaldean beste luizi bat jazo eta gero.
Lur-jausia 15:00etan jazo da, eta kalte materialak egin ditu eraikin baten aurrealdean.
Dena dela, eraikin hori asteartean hustu zuten, eta inguru hori itxita dago. Beraz, ez da inor zauritu.
Asteartean, 84 familia ebakuatu behar izan zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea