Gizartea -

Bilbon

Ukituak egin eta bikotekidea jo du agenteen aurrean

Agenteek ikusi dute San Frantzisko aldeko jatetxe batetik irteterakoan gizonezkoak emakumea jotzen hasi duela. Genero indarkeriaren biktimentzako telefono zerbitzua: 900 840 111 - 016

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon ustez bikotekidea jotzeagatik, ukituak egin eta gero; agenteen aurrean.

Ertzaintzaren patruila batek bikote bat ikusi du bart San Frantzisko aldeko jatetxe batetik irteten. Gizonezkoak ukituak egin dizkio emakumezkoari, haren haserrerako.

Hori ikusita, agenteak haiengana zuzendu ziren, baina, heldu aurretik, gizonak emakumeari eraso egin dio. Ertzainek, hori ikusita, erasotzailea (33 urte) atxilotu dute.

Biktimari Basurtuko Ospitalera lagundu zioten, bertan artatu zezaten. Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko telefono zerbitzua: 900 840 111 - 016

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea