Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emaztea hil du Mallorcan

23 urteko gizona komisaldegira joan da 20 urteko bikotekidea hil ostean, krimena aitortzera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gizonezko bat atxilotu dute 20 urteko emaztea hiltzea egotzita Mallorcan, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Atxilotua bera izan da Arta herriko komisaldegian bertaratu eta hilketaren berri eman duena.

Guardia Zibilak azaldu duenez, bikotearen etxebizitzan aurkitu dute emakumea hilda, eta ikerketa abian jarri du.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Delituak azken ordukoa Espainia argazkiak Gizartea Albisteak Balearrak azken ordukoa Erailketak