Gizartea -

AISIALDIA UDAN

Aldundiek 4.519 plaza eskainiko dituzte udalekuetarako

Umeak uztailaren 1etik abuztuaren 1ra egongo dira kanpamentuetan. Astebeteko egonaldi batek 120 euro balioko du, eta hamar egunetako batek 174.

Udalekuek uztailaren 1etik abuztuaren 14ra bitartean hartuko dituzte umeak. Argazkia: EITB
Udalekuek uztailaren 1etik abuztuaren 14ra bitartean hartuko dituzte umeak. Argazkia: EITB
Udalekuek uztailaren 1etik abuztuaren 14ra bitartean hartuko dituzte umeak. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek 4.519 plaza eskainiko dituzte 7 eta 13 urte bitarteko umeentzat 2016ko udalekuetarako.

Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 2016ko udalekuen kanpaina berria aurkeztu dute ostegunean Bilbon. Bizkaiko eta Arabako Kultura diputatuak, Lorea Bilbao eta Igone Martinez de Luna, eta Gipuzkoako Gazteria eta Kirol zuzendaria, Goizane Alvarez, izan da bertan.

Umeak uztailaren 1etik abuztuaren 1era egongo dira 14 kanpamentutan, 7 eta 10 egun bitarteko egonaldiak egiten.

7 eta 8 urte arteko umeentzat, hiru diputazioek 557 plaza eskaini dituzte (euskarazko 484 eta 73 elebidun); 9 eta 11 urte artekoentzat, 2.582 plaza (euskarazko 2.320 eta 262 elebidun), eta 12 eta 13 urte arteko adingabeentzat, 1.380 (euskarazko 1.265 eta 115 elebidun). Plazen % 5 hezkuntza-behar bereziak dituzten umeentzat izango dira.

Astebeteko egonaldi batek 120 euro balioko ditu, eta hamar egunetako batek, berriz, 174 euro. Hala ere, familia ugariek eta larrialdi egoeran dauden pertsonek hobariak jasoko dituzte.

Plazen zozketetan izena emateko epeak lurraldearen araberakoak dira: Bizkaian, martxoaren 11tik 22ra; Araban, apirilaren 4tik 14ra, eta Gipuzkoan, apirilaren 4tik 12ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia