Gizartea -

Bizkaia

Cadagua ibaiak gainezka egin du Alonsotegin eta Gueñesen

Gainera, Herrerias ibaia ere ibilgutik atera da eta errepidearen zati bat hartu du, Gordexola parean.

Auto bat, Cadaguaren ondotik pasatzen, herri bizkaitarrean, gaur. Irudia: EFE
Auto bat, Cadaguaren ondotik pasatzen, herri bizkaitarrean, gaur. Irudia: EFE
Auto bat, Cadaguaren ondotik pasatzen, herri bizkaitarrean, gaur. Irudia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cadagaua ibaia harrotu egin da eguerdian eta gainezka egin du zenbait puntutan Alonsotegi (Bizkaia) parean, zehatz-mehatz Pertxeta auzogunean, baita Gueñes udalerrian ere.

Carlos Lastra Babes Zibileko buruak Europa Press albiste agentziari azaldu dionez, ibaiaren ertzean aparkatuta zeuden zenbait karabana mugitu behar izan dituzte, urak hartzeko arriskua baitzegoen.

Babes Zibilak, gainera, azaldu du gau osoa eman dutela Cadaguaren ur-maila kontrolatzen, prezipitazio handiak izan direlako, eta eguerdira arte ez da arriskurik egon. Alabaina, une horretan, gainezka egiten hasi da Alonsotegin eta Gueñesen.

Gainera, Herrerias ibaia ere ibilgutik atera da eta errepidearen zati bat hartu du, Gordexola parean.

Alerta bertan behera

Bestalde, Segurtasun Sailak bertan behera utzi du euri-jasa handiengatik ezarritako alerta, eguraldiak hobera egingo duelako eta, gainera, haizeguneetan indarrean zegoen abisu horia ere desaktibatu du.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaur soilik izan da indarrean, 15:00ak arte, elurragatik ezarritako abisua barnealdean, eta olatu handiengatik aktibatutakoa, 19:00ak arte.

Elurraren kasuan, aurreikusi dute kota 1.000 metroraino igotzea, goizean zirkulazioa etenda egon eta gero Arabako bigarren mailako mendateetan, alegia, Bernedon eta Herreran.

Opakuan, Zaldiaranen eta Azazetan beharrezkoa izan da kateak erabiltzea eta beste hogei bat mendateetan, Arabakoak, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak, Ertzaintzak arretaz gidatzea eskatu du, euria, elurra eta errepideen egoeragatik.

Datozen egunetarako Euskalmetek egindako aurreikuspenaren arabera, asteburua xamurragoa izango da, euriei, haizeari eta elurrari dagokienez.

Halere, abisu horiak indarrean jarraituko du kostaldeko arriskuagatik, gutxienez larunbatera arte, bai itsasontzientzat, baita gertu direnentzat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak EAE Denboraleak bideoak Eguraldia Bilbao Albisteak Gueñes Enkartazioak