Gizartea -
Euriteak
Luizi 'arrisku handia' dagoela ohartarazi dute geologoek
Etxetik berehala alde egitea eskatu die herritarrei, baldin eta karraskarik entzuten badute edo bat-batean arrailik agertzen bada.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialak ohartarazi du luizi "arrisku handia" dagoela, azken egunetan izandako euriteen ondorioz.
Agiri batean, elkargoak azaldu du EAEko azaleraren erdiak % 15eko edo gehiagoko maldak dituela, baita Bilboko eta Donostiako hiriguneetan ere.
Horregatik, etxebizitzatik berehala alde egitea eskatu die herritarrei, baldin eta karraskarik edo kraskarik entzuten badute, bat-batean arrailik agertzen bada, edota ateak eta leihoak markoetan ondo sartzen ez badira.
Gainera, geologoek gogorarazi dute aseguru-etxeek eta aseguru partzuergoak ez dituztela ordaintzen lur-jausiek eragindako kalte materialak.
Atzo, 84 familia etxetik atera behar izan zituzten Ondarroan (Bizkaia), luizi bat dela eta. Gutxienez, 15 egun eman beharko dituzte kanpoan.