Gizartea -
Udala
Gasteizek sexu delitu aurrekarien egiaztagiria exijituko du
Haur-eskolei, Folklore Udal Akademiari, Jose Uruñuela Dantza Eskolari, Luis Aramburu Musika Eskolari eta Haurtzaro eta Gaztedi zerbitzuei eragingo die neurriak.
agentziak | erredakzioa
Gasteizko Udalak sexu-delitugileen erregistroan ez daudela egiaztatzen duen agiria eskatuko die adingabeekin egongo diren langileei.
Haur-eskolei, Folklore Udal Akademiari, Jose Uruñuela Dantza Eskolari, Luis Aramburu Musika Eskolari eta Haurtzaro eta Gaztedi zerbitzuei eragingo die neurriak.
Era berean, Udalarentzat lan egiten duten beste enpresei ere eskatuko diete egiaztagiria adingabeekin lan egiten badute.
Helburua da udal departamentu guztiek erabiltzea egiaztagiri hori, adingabeekin lan egiten duten pertsonek ez dutela sexu-delitu aurrekaririk frogatzeko.
Martxoaren 1ean egin zuten ofizial erregistro hori, sexu-delituengatik zigor irmoa duten pertsonek adingabeekin kontaktu profesionalak izatea saihesteko.
Auzitegietan haur hezkuntza irakasle baten kasua aztertzen ari dira, Gasteizen haurrei sexu-erasoak egin dizkielakoan. Hezkuntza Sailak iragarri zuen euskal hezkuntza sistema osoko langileei eskatuko dietela egiaztagiria.