Gizartea -

Nafarroa

Osasunbidea zigortu dute jaioberri bati egindako lesio larriengatik

Ebazpenean agertzen denez, medikuak sorbalden "distozia" (erditzean burua kanpoan eta sorbaldak barruan geratzen direnean) konpontzeko "gehiegizko" indarra egin zuen.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Osasunbideari jarritako zigorra, eta Nafarroako osasun zerbitzuak 260.979 euroko kalte-ordaina eman beharko dio familia bati, jaioberriari erditzean egindako lesio larriengatik.

Ebazpena irmoa da dagoeneko, eta bertan agertzen denez, medikuak sorbalden "distozia" (erditzean burua kanpoan eta sorbaldak barruan geratzen direnean) konpontzeko "gehiegizko" indarra egin zuenean egin zion kaltea haurrari.

Haurra 2010eko apirilaren 12an jaio zen Iruñeko Bideko Amabirjinaren Ospitalean, 20 orduko erditze baten ostean.

Erditzerakoan, haurrak sorbaldetako "distozia" zuen, eta "MC Roberts" izeneko mugimenduarekin eman zioten irtenbidea egoerari, baina klabikula hautsi eta eskuin besoa mugitu ezinda utzi zioten.

Auzitegiarentzat, mugimendua ez zioten ondo egin, eta hipoxia (oxigeno falta) saihestu bazuen ere, "gehiegizko" indarrarekin egin zioten, "haurraren lesio larriak ikusita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gaurko albisteak Nafarroan Epaiketak bideoak Albisteak Medikuak Umeak Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Osasunbidea Eguneko albisteak