Gizartea -

Epaiketa Bilbon

Epaimahaiak errudun jo du Jon Ezkurdia, Koldo Losada hiltzeagatik

Euskal aktorea azpikeriaz hiltzea egotzi diote horren senarrari, senidetasun larrigarria gaineratuta.

Koldo Losadaren senarra, Jon Ezkurdia, epaiketan. EiTB
Koldo Losadaren senarra, Jon Ezkurdia, epaiketan. EiTB
Koldo Losadaren senarra, Jon Ezkurdia, epaiketan. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaimahaiak errudun jo du Jon Ezkurdia, senarra, Koldo Losada euskal aktorea, azpikeriaz hiltzeagatik. Gainera, senidetasun larrigarria ere egotzi diote.

Epaimahaia osatzen duten bederatzi kideek aho batez adostu dute epaia, eta errefusatu egin dute akusatuaren defentsak argudiatutako alkoholismo aringarria. Gainera, orain epaileak ezar diezaiokeen zigorra bertan behera uzteko edo arintzeko aukeraren kontra agertu dira.

Epaiaren arabera, Ezkurdiak lasaigarriak eman zizkion senarrari, eta hura erdi-lo zegoenean, hil arte kolpatu zuen, buruan.

Bikotearen etxebizitzako atarian segurtasun-kamerek grabatutako irudiak aintzat hartuta, epaimahaiak ondorioztatu du Ezkurdiak ez zuela inolako intoxikazio etilikorik eta bere burua kontrolatzeko gaitasuna zeukala. Etxetik ateratzean eta erosketekin bueltatzean, zalantzazko jarrerarik ez da antzematen aipatu irudietan.

Ondorio horri eusteko, akusatuak Koldo Losadarekin konpartitzen zuen etxean zituen zenbait gauza lagun batzuen etxera eramateko kontratu zuen garraiolariaren testigantza ere izan dute kontuan.

Lekuko horrek epaiketan azaldu zuenez, Ezkurdiak berak lagundu zion etxeko objektuak atariraino eramaten eta ez zion intoxikazio etilikorik antzeman: alkohol usainik ez zuela eta mugimenduak ondo koordinatuta egiten zituela adierazi zuen garraiolariak.

Horrez gain, epaimahaiak azpimarratu du Losada hiltzeko erabilitako objektua etxean topatu ez izanak erakusten duela zertan ari zen bazekiela.

20 urteko zigor-eskaera

Gauzak horrela, fiskalak eta akusazioak partikularrak 20 urteko kartzela-zigorra eskatu dute Ezkurdiarentzat, azpikeriaz egindako hilketa egotzita. Era berean, senidetasun larrigarria ere leporatu diote.

Gainera, akusazio partikularrak Koldo Losadaren senideengana hurbiltzeko nahiz haiekin komunikatzeko debekua ezartzeko eskatu dute.

Ezkurdiaren defentsa abokatua epai-mahiaren erabakiaren aurka agertu da eta epaileak ebazpena publiko egiten duenean helegitea jarriko dutela iragarri du.

Koldo Losadaren arrebak eta gainerako senideak hunkituta agertu dira. Epaiketa amaituta eta epai-mahaiak hartutako erabakiarekin lasaitua hartu dutela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak Gizartea albisteak Eguneko albisteak