Gizartea -

Hipoteka bitartekaritza

25 familia etxegabetzea saihestu zuen Jaurlaritzak 2015ean

Jaurlaritzaren Hipoteka Bitartekaritzaren doako Zerbitzuak 59 familiari eman zien arreta. Kasuen % 80an aldeen arteko akordioa lortu zuten.

Getxon etxegabetu behar zuten bikote bat, besarkatuta, prozesua geldituta zegoela jakitean. eitb.eus
Getxon etxegabetu behar zuten bikote bat, besarkatuta, prozesua geldituta zegoela jakitean. eitb.eus
59 familiei lagundu zien iaz hipoteka bernegoziatzen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka Bitartekotzarako Zerbitzuak 59 familiari eman zien arreta 2015ean, eta 31 espediente itxi zituen. Horietatik 25ean, hau da, %80an, bi aldeak ados jartzea eta etxegabetzea saihestea lortu zuen zerbitzuak.

Lurraldeka, Bizkaian artatu ziren kasu gehien (36), gero Araban (14), eta azkenik, Gipuzkoan (9), Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren ondotik emandako prentsaurrekoan azaldu duenez.

Gaur egun, 15 espediente ditu eskuartean zerbitzu honek, eta horietatik gutxienez 14 adostu egingo direla aurreikusi du Jaurlaritzak. Hortaz, zerbitzuaren arrakasta-maila % 84,7ra igoko litzateke.

Hipoteka-gauzatzeak saihesteko, herritarren eta finantza-erakundeen arteko bitartekotza ematen du zerbitzu honek. Ordaintzeke dagoen zorra berriz negoziatzea da bere lana.

Erkorekaren hitzetan, gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute zerbitzua, akordioa lortzeko duen ahalmena ikusita. EAEko herritar guztiek erabil dezakete zerbitzua, betiere honako baldintzak beteta: ohiko etxebizitza eta jabetzan duen bakarra izatea, hipoteka-mailegua gehienez 350.000 eurokoa izatea, etxebizitza EAEn egotea eta zorra berriro negoziatzeko ahaleginek porrot egin izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Kaleratzeak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Etxebizitzen merkatua