Gizartea -

Malaga

Atxilotu bat Fuengirolan, emakume baten heriotzarekin lotura duelakoan

70 urteko emakumezkoa eskaileratan botata aurkitu zuten, indarkeria zantzuekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 70 urteko gizonezko daniar bat atxilotu du Fuengirolan (Malaga), haren emaztearen heriotzarekin lotura duelakoan. Adin eta nazionalitate bereko emakumezkoa eskaileratan botata aurkitu zuten atzo, indarkeria zantzuekin, ikerketako iturriek zabaldu dutenez.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotutako emakumearen senarra da, baina bikotea aspalditik zegoen bananduta; horrez gain, oraindik ezin dela baieztatu genero indarkeria kasu bat denik gaineratu dute.

El Pais egunkariak gaurko alean dakarrenez, poliziak gertaeraren tokira bertaratu ziren istripu bat zelakoan, baina zantzu susmagarriak topatu ostean, emakumearen bikotekidea atxilotu zuten.

Fuengirolako Genero Indarkeria Auzitegiak bere gain hartu du ikerketa, nahiz eta, ikerketa garatu zain, momentuz ez duten genero indarkeria kasu gisa sailkatu.

Aurreko igandean beste emakumezko bat hil zen Fuengirolan, hirugarren pisutik behera erorita. Poliziak haren bikotekidea atxilotu zuen emakumearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan, eta epailearen aurrean deklaratu ondoren epaileak kartzelara bidali zuen behin-behinean. Poliziak ikerketa abiatu du eta genero indarkeria trataera eman dio kasuari.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainia albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa