Gizartea -

Bilbo

Koldo Losada aktorearen krimena argitzeko epaiketa, datorren astean

Ostiralean aukeratu eta eratuko dute epaimahaia. Biktimaren senarra da susmagarri nagusia.

Koldo Losada aktorea. Argazkia: EiTB
Koldo Losada aktorea.
Koldo Losada aktorea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Losada aktorearen krimena argitzeko ahozko epaiketa datorren astean hasiko da, astelehenean, akusatuaren, biktimaren senarraren, deklarazioarekin. Losada 2014ko azaroaren 19an aurkitu zuten hilda bere Bilboko etxean.

Epaiketa otsailaren 15ean, 16an, 17an, 18an, 19an, 22an, 23an eta 24an izango da, baina epaimahaia ostiral honetan, hilaren 12an, aukeratu eta eratuko dute, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Hasiera batean, adituen frogak 19an eta 22an aurkeztuko dituzte; 23an, txostenak. Beste hiru egunetan ahozko lekukotzak jasoko dituzte, azken egunean ebazpenaren zain geratu aurretik.

Koldo Losada aktorearen gorpua azaroaren 19an aurkitu zuten Bilboko etxebizitzan, buruan kolpe gogor baten zantzuekin. Ertzaintzak senarra atxilotu zuen ordu batzuk geroago, susmagarri nagusi gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak