Gizartea -
Thailandia
Espainiako herritar baten gorpua zatituta topatu dute Bangkoken
Azken aldiz urtarrilaren 20an ikusi zuten bizirik. Lehen gorpuzkiak iragan larunbatean aurkitu zituzten Chao Phraya ibaian. Orduz geroztik, zati gehiago agertu dira sakabanaturik.
Agentziak | Erredakzioa
Thailandiako Poliziak Espainiako herritar baten gorpua zatituta aurkitu du Bangkoken. Azken aldiz urtarrilaren 20an ikusi zuten bizirik hiri horretan, Poliziako iturriek gaur baieztatu dutenez.
Lehen gorpuzkiak iragan larunbatean aurkitu zituzten Chao Phraya ibaian. Orduz geroztik, zati gehiago agertu dira sakabanaturik, iturrien arabera.
Gorpua gutxienez sei zatitan laurdendu dute. 40 bat urteko gizon baten gorpua da eta 165 zentimetroko altuera du, Poliziak jakinarazi duenez.
Bahiketa, estortsioa eta hilketa
Biktima exekutibo bat zen. Hirira urtarrilaren 19an heldu zen hegaldi batean, Iranetik. Ikerketaren arabera, bahiketa, estortsio eta hilketa kasu bat da.
Espainiako herritarraren kontu korronteetatik Singapur, Espainia eta Thailandiako entitateetara egindako transferentziak antzeman ditu Poliziak.
Biktimaren senitartekoek duela egun batzuk salatu zuten desagerpena, hildakoaren iturriek zehaztu dutenez.
Gutxienez susmagarri bat dagoela esan du polizia batek. Ustez herrialdean dago eta datozen 48 orduetan atxiloketak izan daitezke.
Atzerritar baten arrastoa jarraitzen ari dira Thailandiako buruzagiak, baina bertako herritarrek ere krimenaren berri zutela uste dute.
Agintariek espainiarraren etxebizitza miatu dute gaur Bangkokeko etorbide nagusietako batean.